himikel

himikel

15p

2 comments posted · 0 followers · following 0

13 years ago @ Teketen - Konplexutasuna · 0 replies · +1 points

Bideoarekin soilik adierazi nahi nuen aldaketa sakonak ematen ari direla antolamendu moduetan. Beste adibide bat litzateke hezkuntzan ematen ari direnak (ikusi aurkezpena, ingelesez), edo Estatu Batuetan krisiaren ondorioz ematen ari den mugimendu bat, non enpresetako langileak enpresek ez dituztela babesten ikusi dutenean, bere kabuz sare profesional propioak sortzen hasi direla (irakurri artikulua, gaztelaniaz).

Egia da kanpokoa ez duela gure eredua izan beharrik, bainan denok dakigu eragina duela, eta batzuetan nahi bainan handiagoa. Elkarlanean aritzeko moduarekin, zurekin bat nator ;), primerakoa litzateke gure printzipio eta baloreen inguruan elkartzen baginateke modu librean lankidetzan aritzeko :), eta bide honeri eutsiaz, gainerauko nuke zuk aipatutako gutasun berri horiek sortzeko adina elkartasun izatea dela nire ustez gure erronka nagusienetariko bat.

13 years ago @ Teketen - Konplexutasuna · 0 replies · +2 points

Posta gustatu zait ;) nire ustez gehienetan azalean gelditzen gara, bainan egitura-krisi honen aurrean, irtenbide iraunkorrak bilatu nahi baditugu, eztabaida eta hausnarketa sakonagoak beharko ditugulakoan nago...

Ondo diozun bezala, angloxasoiak teoria independienteetan oinarritu dira askotan, eta honek jendarteari erreakzio arintasuna eta beraz gizarteari malgutasuna ematen die.
Hemen berriz talde edo komunitateen parte izateko ohitura dugu, eta beraz banakakoek taldearekiko interdependentzia eta kohesio haundiagoa, hau da lotura irmoagoak ditugu.

Bestalde zenbait adituek diote "Free Era" edo aro libre baten hastapenetan gaudela (ikusi bideoa), eta aurreko ildoari jarraitu eta gurera ekarriaz, esango nuke euskaldunoi komunitate libreagoetan aritzeak, loturak pixkat arindu eta gure sareak zabaltzera lagunduko gaituela, bai sare sozial edota beste kolaborazio tresnak erabiliaz, aurrerantzean lankidetza libreagoak uztartu ahal izateko :)